EHMEk argazki lehiaketa jarri du abian, erronkako alderdi ezberdinak islatzen dituzten irudien bilduma bat osatzeko helburuarekin.

Erronkako bolondresek bakarrik parte har dezakete lehiaketan eta gehienez ere bi argazki bidali ahalko ditu pertsona bakoitzak.

”Atsegin dut” gehien jasotzen dituen argazkia izango da lehiaketaren irabazlea eta egileak sari moduan Salomon motxila bat eskuratuko du erronka egunean.

Argazkiak ehmendierronka@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dira, maiatzaren 30a izanik lehiaketan parte hartzeko azken eguna.