Olentzero etorri berria dugun honetan, guri ere, EHMEko antolatzaile, boluntario, lasterkari eta jarraitzaile guztioi ilusio handia egiten digun oparia ekarri digu, aspaldian espero genuen webgune berria alegia.

EHMEko webgune honekin informazioa argiagoa, zehatzagoa eta aurkitzen errazagoa izatea nahi genuke eta asmo horrekin jarriko dugu guztion eskura gaurtik aurrera.

Gure arteko harremana hobetzeko tresna bihur dadila!

Berriro ere denon arreta
badator gure artera,
jadanik urte batzuk joan dira
begiratuaz atzera…

Garai berriak bizi ditugu
modernoenen antzera,
komunikatu nahi izatera
badago hamaika era,
ta lozorrotik gure webgune
zaharra dugu atera.

Ongietorri bat merezi du
behintzat gure arabera,
itxura ona, mila kolore,
bultza dezagun aurrera,
nahiz aurpegia berritu dugun
betiko Erronka bera.

Gorka Azkarate
Doinua: Eguzkiak urtzen du goian