Close

Not a member yet? Register now and get started.

lock and key

Sign in to your account.

Account Login

Forgot your password?

ARAUDIA

Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) distantzia luzeko mendi lasterketa bat da, Ultra Trail bat, baina oinarrian aldarrikapena ere baduen lasterketa da: euskal mendizaletasunaren nortasuna, mendi lasterketa, lurraldetasuna, ofizialtasuna, Plazaola natur gunea eta euskara sustatzea du helburu.

1. ANTOLAKUNTZA: Euskal Herria Mendi Erronkaren antolatzailea Euskal Herria Mendi Erronka Kirol Elkartea da (Kirol Elkarteen Erregistroko G71234975 zenbakia).

2. EGUNA ETA LEKUA: Lasterketa 2017ko ekainaren 3an eginen da. Goizeko 8:00etan hasiko da Leitzako plazatik. Lasterkariek antolakuntzak emandako argibideak jarraitu beharko dituzte. Lasterketa honetan parte hartzeak, araudi hau eta antolakuntzak www.ehmendierronka.eus helbidean argitaratutako informazioa onartzea dakar berarekin.

3. IBILBIDEA: Lasterketa honek 67 km eta 7.200 metroko gainbehera du, eta Leitzan hasi eta bukatzen da, Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberritik pasatu ondoren. Honatx zehatzago:

  • Leitza
  • Guratz
  • Gorriti
  • Arribe
  • Gaintza
  • Irumugarrieta
  • Albi
  • Artxueta
  • Iribasko Iturburua
  • Alli
  • Lekunberri
  • Iontza
  • Ireber
  • Kornieta
  • Leitza

Neurketak ez daude homologatuta.

4. PARTE-HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, proba egunean 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba egin aurretik azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek beren gain hartuko dute proban gerta lekiekeena.

5. EZINBESTEKO MATERIALA:

  • Haize-babesgarria.
  • Bisera edo buffa.
  • Eguraldi txarra eginez gero:
    • Euritarako eta izarditakoa eta transpirablea den kapeladun jaka, mendian eguraldi hotza jasateko balio duena.
    • Maila piratak.
    • Bigarren kapa termikoa.
    • Eskularruak.
  • Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko material guztia korralitoan sartzerakoan aurkeztea.

6. KATEGORIAK (Proba ospatzen den egunean lasterkariek duten adina)

GIZONEZKOAK

  • Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
  • Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.

EMAKUMEZKOAK

  • Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.
  • Beteranoak: 40 urtetik gorakoak.

7. TXAPELKETAK

BANAKAKO EHME TXAPELKETA

  • Parte-hartzaile guztientzat da.
  • Gizonezkoak zein emakumezkoak.
  • Kategoria absolutua eta beteranoa.

KM BERTIKALA EHME TXAPELKETA

  • Parte-hartzaile guztientzat da.
  • Gizonezkoak zein emakumezkoak.
  • Kategoria absolutua.
  • Gaintza – Irumugarrieta zatian izango da.
  • EHME probako ibilbide osoa bukatu beharko da, gehienez denbora 12 ordukoa izanik.

KLUB MAILAKO EHME TXAPELKETA

  • Mendian federatutako kluben arteko txapelketa da, eta, hortaz, aurtengo mendi federazioko lizentzia dutenentzat.
  • Klubek, gutxienez, lau kide izan beharko dituzte, eta horien artean neska bat gutxienez, nahitaez.
  • Kluben arteko sailkapenerako, Klub bakoitzeko lau denbora onenak hartuko dira, beti ere neskarena barruan dela. Lau denbora onenen bataz bestekoa egingo da, eta denbora gutxienean egin duena izango da irabazlea.
  • Puntuatzeko helmugan sartzeko gehienezko denbora 12 ordukoa izango da.

BERTAKO EHME TXAPELKETA

  • Soil-soilik Leitza, Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberrin erroldatutako kirolarientzat bakarrik da.
  • Gizonezkoak zein emakumezkoak.
  • Kategoria absolutua.

8. SARIAK:

Sariak ezingo dira metatu.

BANAKAKO EHME TXAPELKETA

Kategoria absolutua, gizonezkoak eta emakumezkoak:

  1. Txapela, garaikurra, 600€ eskudirutan eta bertako produktuekin osatutako saskia.
  2. Garaikurra eta 400€ eskudirutan.
  3. Garaikurra eta 200€ eskudirutan.

Kategoria beteranoa, gizonezkoak eta emakumezkoak:

  1. Garaikurra eta bertako produktuekin osatutako saskia.
  2. Garaikurra.
  3. Garaikurra.

KM BERTIKALA EHME TXAPELKETA

Kategoria absolutua, gizonezkoak eta emakumezkoak:

  1. Garaikurra eta Lopenea Landa Ostalan 4 pertsonentzako asteburua eta bertako produktuekin osatutako saskia.
  2. Garaikurra.
  3. Garaikurra.

KLUB MAILAKO EHME TXAPELKETA

  1. Txapela, garaikurra eta Aralar Kanpineko bungalowetan 12 pertsonentzako asteburua pentsio erdian.
  2. Garaikurra.
  3. Garaikurra.

BERTAKO EHME TXAPELKETA

Kategoria absolutua, gizonezkoak eta emakumezkoak:

  1. Garaikurra, 150€ko bonoa Leitza Kirolak dendan eta bi pertsonentzako bazkaria Musunzar Jatetxean.

9. IZEN-EMATEA: Gehienez 750 parte-hartzaile izango dira, eta izen-ematearen ordena zorrotz jarraituko da. da. Izen-ematea internet bidez egingo da, kreditu txartela erabiliz. Horretarako helbide hau erabiliko da: www.kirolprobak.com. Izen-ematea egin eta 72 ordura ordainketa egin ez bada, ezeztatutzat emango da izen-emate hori.

Prezioak:

  • 2017/04/05 – 2017/05/15:
    • Federatuak (betiere mendi lasterketak barne hartzen duen modalitateren batean): 65€
    • Gainontzekoak: 70€
  • 2017/02/01 – 2017/04/04:
    • Federatuak (betiere mendi lasterketak barne hartzen duen modalitateren batean): 55€
    • Gainontzekoak: 60€

Behin izena emateko kuota ordainduta, lasterketan parte ez hartzea erabakitzen duenari, 2017ko apirilaren 16 arte, %100 itzuliko zaio. 2017ko apirilaren 18tik aurrera ez da inongo diru itzulketarik egingo arrazoia edozein dela ere.

Izen-emate ororen baliogabetzea e-posta (info@ehmendierronka.eus) bidez egin behar da.

Lasterkari kopurua betetzen bada, itxaron-zerrenda irekiko da. Bajak dauden
heinean, itxaro-zerrenda horretatik beteko dira.

Izen-emateak honakoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea.
  • Erantzun zibileko asegurua.
  • Federatuak ez daudenentzako, istripu asegurua.
  • Lasterketan osasun-laguntza.
  • Anoa-postuak.
  • Txip bidezko kronometraje sistema.
  • Korrikalariaren poltsa.
  • Dutxak.
  • Suspertze-zerbitzua (Fisioterapeutekin)
  • Doako garraio zerbitzua, erretiratuak Leitzara ekartzeko.
  • Proba amaierako otordua

Antolakuntzak bere erabilerarako 50 dortsal erreserbatuko ditu.

10. SEINALEZTAPENA: Ibilbidea probako kartelekin, banderatxoekin eta zintarekin behar bezala markatuta eta ikusteko moduan egongo da.

11. ANOA GUNEAK: Helmugakoaz gain, bederatzi anoa gune izango dira. Gune horietan produktu energetikoak eta hidratatzaileak eskainiko dira.

  • Pagozelai: 9,6 Likidoa
  • Gaintza: 18,2 Osoa
  • Unagako Putzua: 24,8 Osoa
  • Putzuzar: 32,8 Osoa
  • Iribasko iturburura: 39,7 Likidoa
  • Aralar kanpina: 45,5 Osoa
  • Iontza: 54,5 Likidoa
  • Idiazabal: 59,5 Osoa
  • Jaundegiko borda: 64,6 Likidoa
  • Leitza: 67 Osoa

12. KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, korrikalarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debekatuta dago, antolatzaileek horretarako ezarritako tokietan izan ezik.

13. IGAROTZE-KONTROLAK: Antolatzaileek hainbat igarotze-kontrol jarriko dituzte, eta horietatik pasatzea
derrigorrezkoa izango da. Igarotze-kontrolak erraz ikusteko moduan adieraziak egongo dira. Berauetatik pasatzen ez dena kanporatua izango da.

Antolakuntzak emandako txip batek ziurtatuko du lasterkaria bertatik igaro dela. Igarotze-kontroletan antolakuntzako kideak egongo dira.

Igarotze-kontrolak honakoak izango dira:

  • Gaintza
  • Irumugarrieta
  • Artxueta
  • Lekunberri (Aralar kanpina)
  • Ireber
  • Leitza

14. KANPORATZE PUNTUAK ETA ORDUTEGI MUGAK (Helmugan sartzeko gehienezko denbora 13 ordukoa izango da):

  • Gaintza: 11:15 18,2
  • Albi: 14:00 27
  • Lekunberri (Aralar Kanpina): 16:30 45,5

Antolakuntzako arduradunek kanporatze puntuetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo utziko dituzte eta helmugara garraiatuko dituzte. Halaber, lasterkaria honako arrazoi hauengatik ere kanporatua izan daiteke:

  • Araudia ez betetzeagatik.
  • Markatutako ibilbide osoa ez osatzeagatik.
  • Dortsala ikusteko moduan ez eramateagatik.
  • Antolatzaileen aholkuei kasurik ez egiteagatik.
  • Beste lasterkariei errespetu falta erakusteagatik.
  • Anoa puntuetan zakarra ez sailkatzeagatik edo lurrean uzteagatik.

Eguraldi txarragatik edo segurtasun arrazoiengatik, antolakuntzak proba gelditzeko, ibilbidea aldatzeko edo ordutegi mugak aldatzeko eskubide osoa izango du.

Ezarritako ordutegi mugen aldaketa gertatuz gero, ordutegi muga berri horietara iritsi ezin daitezkeen korrikalari guztiak lasterketaz kanpo geldituko dira eta helmugara garraiatuak izango dira.

15. KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea txiparen bidez egingo da. Parte-hartzaileek, sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko. Denbora tarte hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez badago, sailkapenak behin betikoak izango dira.

16. DORTSALEN BANAKETA: Dortsalen banaketa Leitzako plazan egingo da, 2016eko ekainaren 03an, ostirala, 17:00etatik 19:30etara, eta probaren egun berean, 06:00etatik 07:00etara, leku berean.

17. KONTSIGNA ZERBITZUA: Antolatzaileek kontsigna zerbitzua eskainiko diete parte-hartzaile guztiei irteera/helmuga puntuan. Kontsigna zerbitzua (poltsa uzteko) udaletxeko lehen solairuan egonen da eta Kontsigna zerbitzua (poltsa jasotzeko) Leitzako kiroldegian.

18. INGURUMENA: Lasterketa, ia oso-osorik, natura gune zoragarri batean zehar igaroko da. Hori dela eta, ingurua babestea nahitaezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.

  • Horretarako zaborra biltzeko ontziak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan. Anoa guneetan, antolatzaileek ezarritako zaborraren sailkapena errespetatzea nahitaezkoa izango da.
  • Arau hau hausten duena kanporatua izango da.

19. OSASUN ZERBITZUA: Antolatzaileek Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko dute ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan dutxa, garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko dituzte, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

20. SEGURTASUNA: Antolatzaileek, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea daukate, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.

21. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileei laguntzera behartuta daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.

22. ERANTZUKIZUNA: Antolatzaileek beren gain hartuko dituzte ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.

23. IRUDI ESKUBIDEAK: Partaide orok, antolatzaileei eta beren babesleei, lasterketaren inguruan egindako argazki edo hartutako irudiak askatasun osoz erabili eta argitaratzeko baimena ematen diete epe mugarik gabe.

24. LASTERKETA BERTAN BEHERA UZTEA: Lesio edo istripuren batengatik ez bada, korrikalariak ez luke proba bertan behera utzi behar igarotze-kontroletatik kanpo. Proba bertan behera igarotze-kontrola baino lehen uztea erabaki duenak, proba ixteaz arduratzen direnei edo antolakuntzakoei jakinarazi beharko die, haiek txipa desaktibatu eta Leitzara ekartzeko.

Korrikalariak dortsala gordeko du antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzuei (garraioa, dutxak, helmugako anoa-gunea…) etekina ateratzeko.

Lasterketa derrigor bertan behera uztea. Antolakuntzak aldi baterako gelditzera edo lasterketa bertan behera uztera behar dezake korrikalaria, egoerak bere osasun fisikoa edo segurtasuna arriskuan jartzen baditu.

Osasun-zerbitzura jotzen duten korrikalariak haien juzkuaren eta balorazioaren esku geratzen dira. Ondorioz, haien erabakiak onartu beharko dituzte. Osasun-zerbitzuek edozein kasutan erabaki hauek hartu ahal izango dituzte:

  • Lasterketa jarraitzeko gai ez den edozein korrikalari kanporatzea (dortsala
    desaktibatuz).
  • Arriskuan ikusten duten edozein korrikalari ebakuatu egokien iruditzen zaien
    baliabidearen bitartez.
  • Edozein korrikalari osasun-zentro batera eraman, haren egoerak egokiena hori
    dela erakusten badu.

Osasun-zentro batera eramanez gero, korrikalaria arduratuko da itzuleraz.

Istripu edo lesioagatik oinez kontrol guneetara iristea ezinezkoa bada eta ebakuazioa beharrezkoa izanez gero, korrikalariak antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko du, salbamendu-zerbitzua martxan jartzeko. Korrikalari bakoitzari, kasu horietan, zein telefono zenbakitara deitu behar duen jakinaraziko zaio (dortsalean inprimatuta egongo dira). Korrikalariaren telefono-konpainiaren estaldura ezagatik zenbaki horiek erabili ezin diren kasuan, doako larrialdietako 112 zenbakia erabiltzea proba daiteke. Beste korrikalarien errespetua eta elkartasuna erabakigarriak izango dira horrelako kasuetan.

Proba edozein arrazoi dela medio bertan behera utzi duten eta itzulera puntuetara ez joatea erabaki duten korrikalariak, igarotze-kontroleko arduradunei erabakia jakinarazi gabe, ez dira jada antolakuntzaren kontrolpean egongo.

25. IBILBIDE ALDAKETA: Eguraldi txarrak hala behartuz gero, ordezko ibilbide bat egongo da. Horren berri korrikalariari emango zaio ahalik eta azkarren. Ibilbide aldaketaren erabakia irteera eman ondoren hartuko balitz, erabaki horren berri antolakuntzak egokien ikusten duen igarotze-kontrol batean emango zaie partaideei.

Antolakuntzak lasterketaren oinarriak aldatzeko eta ustekabeko arrazoi garrantzitsuren bategatik proba bertan behera uzteko eskubidea izango du.

Lasterketak bertan behera uzteko erabakia irteera-datarako 15 egun edo gehiago falta direla hartzen den kasuan, arrazoiak edozein direla ere, inskripzioan egindako ordainketaren itzulera partziala egingo da. Itzulera horren zenbatekoa antolakuntzak egindako gastu finkoei aurre egiteko behar duen diru kopuruaren araberakoa izango da. Lasterketa bertan behera uzteko erabakia irteera-datarako 15 egun edo gutxiago falta direla hartzen den kasuan, edo lasterketa behin irten ondoren bertan behera gelditzen denean, ez da diru itzulerarik aurreikusten.

26. ALDAKETAK: Antolakuntzak edozein unetan araudi hau hobetu, zuzendu edo alda dezake. Izen-ematea egiteak, partaidea araudi honekin ados dagoela adierazten du.