Lagun erronkazaleok! Gaurkoan EHME lasterketaren antolakuntza taldean hartutako erabaki baten berri emateko zuzentzen gara zuengana. 

Pasa berri den urtea, gogorra bezain xelebrea izan da, erronka osatzen duten paisaiak bezain gorabeheratsua. Honek guztiak ondorio zuzenak izan ditu ofizialtasuna, euskara eta auzolana bezalako balioak aldarrikatzeko erabiltzen dugun gure lasterketa maitean. Pandemiak gustukoak ez genituen erabaki batzuk hartzera behartu gintuen pasa berri den urtean, eta aurten ere antzeko egoera batean topatzen gara. 

COVID-19 birusak eragindako ez-ohiko egoerak oraindik jarraitzen duela ikusita, 2021. urteko lasterketa ere bertan behera uztea erabaki dugu. Antolakuntzako kideontzat ezinbestekoa zaigu korrikalarien, bolondresen eta animatzera hurbiltzen diren ikusle guztien segurtasuna bermatzea eta auzolana gure oinarri handietakoa denez, erabaki aproposena dela uste dugu.

Ez dugu, ordea, erronka alde batera utziko. Aurreikuspenak gainditzen badira, 2022. urtean bueltan egongo gara, 67km dituen lasterketari berriro ere merezi duen moduan harrera eginez.

Eskerrik asko erronka posible egiteagatik.

Erronka buruan ta ibili munduan.