EHME antolakuntza taldearen aldetik honakoa jakinarazi nahi dugu, bizitzen ari garen egoeraren aurrean sor daitezkeen zalantza ezberdinak argitu nahian:

COVID-19aren inguruko azken berriak direla eta, ez dela data aldaketarik egongo gure lasterketan momentuz. Dena den, gertutik jarraituko ditugu datozen aginduak eta egon daitezkeen berriak. Aldaketaren bat egonez gero, berehala jakinaraziko dugu.

Norbere ahaleginetik hasi eta jendarte ikuspegi batetik, koronabirusak eragindako egoera hau gaindituko dugulakoan agurtzen gara. Norbera zainduz denak zaintzen ditugu.

Aldi berean, etxean egotea tokatzen zaigun egun hauetan, erronka berri bat proposatu nahi dizuegu: Etxean nola egiten duzue kirola eta ariketa fisikoa? Etiketa gaitzazu argazki edo bideoen bitartez gure sare sozialetan edota bidali gure posta elektronikora. Animatzen zara?