Duela bi urte jaio zen Euskaraldia (https://euskaraldia.eus/) ekimena. Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial honen helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handizea da. 

 

Ekimenak jarraipena 2020an izango du, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Eta aurten ariketak norbanako bezela (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere zabaldu da, ariguneen bidez. 

 

EHME arigune izango da, euskararen erabilera handitzeko konpromisoarekin bat eginez. 

 

Euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.