COVID-19ak aurtengo erronka bertan behera uztea eragin zigun. Baina agendan data garrantzitsua gordeta genuenez, korrikalari eta bolondresei bideratutako beste erronka bat proposatu genizuen, eta beti bezela erantzuna bikaina izan da. Sare sozial ezberdinen bidez 92 pertsona izan zareten erronka irudi bidez gogoratzeko animatu zaretenak. Eskerrik asko abenturaren emozioa bizirik mantentzeagatik. 

Parte-hartzaile guztien artean Salomon motxilaren irabazlea Axier Mauleon izan da. Instagram bidez partekatu zuen irudia ekainaren 6an, justu parte-hartzeko epea amaitu baino ordu batzuk lehenago. Zorionak Axier! Espero dugu motxila mendizaletasuna garatuz gozatzea. 

Bestalde, Iker Gomez eta Miel Olano ere zoriondu nahi ditugu. Erronka ofizialik izan ez genuen arren, erronka beren kabuz egin bi lasterkariek. Biak lagun eta familia izan zituzten alboan ibilbide guztian zehar animoak emateko eta jan-edanak bermatzeko. Horrelako pasio eta baloreek animatzen gaituzte urtero-urtero erokeria dirudien abentura hau antolatzen jarraitzeak.