Kaixo erronkazaleok. Larunbatean VIII. ediziorako hitzordua jarrita geneukan. Azken aste honetan urduritasun eta emozio asko bizitzen eta eguraldia etengabe begiratzen ibiliko zineten ziurrenik. Antolatzaileok ere azkeneko detaile txikiak amaitzen egongo ginen (markaketak, lasterkarien poltsak prestatzen, anoaguneak, bolondresak saretzen…). COVID-19ak, aldiz, aurtengo bertan behera uztera behartu gintuen. 

 

Keinu txiki bat izan nahi dugu gaurkoan proposatzen dizuegun erronka berriarekin. Fisikoki ezingo ditugu 67km-ak egin, baina ekarri dezakegu erronka gogora aurreko urtetako erronken irudiak argitaratuz

 

Animatu erronka gogorarazten. Igo ezazue aurreko edizioetako argazki bat, jarraitu gure sare sozialetan eta etiketatu gaitzazu argazkian. Salomon motxila bat zozketatuko dugu parte-hartzaile guztien artean. 

Zorte on denei! Eta gogoratu, datorren urteko ekainaren 5ean ikusiko dugu elkar.