Euskal Herrian 1977. urtetik Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzen badugu ere, 111 urte igaro dira mundu mailan emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogorarazten  direla eta eskubide horiek betetzeko eskaera unibertsala egiten dela. 

 

Urte asko daraman borroka batez ari garela uste badugu ere, errealitatea da ugariak direla oraindik garatzeko dauden bideak. Soldata arrakala, etxeko lanak, zaintza eta kontzilizazioa, genero estereotipoak, emakumeen aurkako indarkeria eta parte-hartzea bezalako gaietan asko dugu egiteko. 

 

Euskal Herria Mendi Erronkak aldarrikapen egun honekin bat egiten du. Aldi berean, EHME osatzen dugun komunitate honetatik bi alderdi azpimarratu nahi ditu:

 

1.- Bolondresen artean dagoen emakume kopuru handiaren lana errekonozitu eta eskertu nahi du. Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke lasterketa hau aurrera eramatea. 

 

2.- Lasterketan emakumeen izen-emate kopurua azken urtetan %5 izatetik %11 izatera igaro da. Helmugara iristen diren emakume kopuruak izan duen gorakada horrek parekidetasunerantz pausu txiki bezain iraultzailea suposatzen du. Neska gazteen eredu dira EHMEn izen ematen duten emakumeak. Eskerrik asko zuei ere.

 

Azkenik, adierazi nahi dugu azken bi dortsalak gelditzen direla errelebo lasterketa modalitatean. Animatu!

 

Berdintasunaren bidean lan egiten jarraituko dugu gure komunitate txiki honetatik.