Uda hasieran eman genuen ilusioz beterik, EHMEren VIII.edizioa 2022ko ekainaren 4ean izango zela.

Pandemia egoerak 2020 eta 2021eko lasterketak bertan behera uztea behartu gintuen, baina ilusioz eta indarrez itzultzen gara, ofizialtasuna, euskara mendizaletasuna eta auzolana bezalako balioak uztartzen dituen 67km-ko ultra traila antolatzeko.

Zuen agendetan izen-emate irekiera data egutegian apuntatzeko garaia heldu da. 2022ko otsailean zabalduko dugu eta aurreko urteetako modalitateak mantenduko dira. Lasterketa osoa egiteko bakarkako modalitatea eta erreleboen modalitatea. Azken aukera honetan gutxienez bikoteko bat emakumea izan beharko da.

Agendan apuntatu duzu izen-emate data eta lasterketa eguneko data?