Martxoaren 8a, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna aldarrikapen eguna dugu. Hain zuzen ere, emakume eta gizonezkoen artean historikoki pairatu diren eta gaur egun dirauten ezberdintasun diskriminatzaile eta botere-harremanetan oinarritutako jendarteko egiturari aurre egiteko eguna dugu. Horrez gain, berdintasun printzipioetan oinarritutako eskubideen aldarrikapena egiteko eguna ere bada. 

Kirola ez dagoenez salbuetsita, EHMEtik oraindik asko dagoela egiteko gogoratu nahi dugu. Bide luze honetan, gure komunitate txikitik lasterketan emakumeen parte-hartzea eta presentzia handitzeko konpromiso sendoa dugula adierazi nahi dugu. Guretzat oso garrantzitsua da haur eta neska nerabe gazteek emakumeen adibideak eta ereduak plazan aurkitzea, izan korrikalari moduan izan auzolanean dabilen emakume moduan. Konplize ditugu eta maite ditugu denak. 

Bestetik, balorean jarri nahi dugu gure lasterketan parte-hartzen duen emakume ororen denbora eta parte-hartzea, oso kontziente garelako oraindik ere, emakumeek mendi lasterketan izen-ematerako orduan edo ez ematerako orduan honakoak aurkitzen direla tamalez erabakia hartzeko tenorean: kontziliazioa, zaintza, etxeko lanen ardura, aisialdia nahiz denbora librearen kudeaketa… Kontzeptu hauetan oreka eta berdintasuna lortzen dugun unean bakarrik lortuko dugu kirolean ere berdintasuna eta parekidetasuna. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo M8ko bideoan parte hartu duten mendi laisterkariei, eredu zarete, handiak zarete! Eskerrik asko Amaia Mutilva Zabalegui, Garbiñe Hernandorena Erbiti, Garazi Artola Balda, Sarah Ugarte Miranda eta Laiane Arrospide Garmendia. Ez galdu aukera bideoa ikusteko: 

https://www.youtube.com/watch?v=IM9wi6u00K8 

Eta emakume, ez ahaztu baduzula parte-hartzeko aukera, izan Ultra modalitatean (67km), izan erreleboen modalitatean (bi emakumeez osatutako bikotea edo bikote mixtoa, lasterketaren erdia eginez). Eman izena www.ehmendierronka.eus webgunean.

Konplize zaituztegu eta maite zaituztegu. EHME morea, EHME feminista, EHME parekide baten alde jarraituko dugu lanean.