Datorren otsailaren 1ean (asteartea), goizeko 10etan EH MENDI ERRONKA VIII. edizioaren izen-ematea zabalduko dugu. Bi aukera izango dira lasterketan apuntatzeko: Ultra (700 dortsal banako) eta errelebokako lasterketa (50 dortsal bikote). Bigarren aukera honetan gutxienez bikotea osatzen duen bat emakumea izan beharko da, hau da, emakume-emakume edo emakume-gizonezko bikoteak osatu ahal izango dira. Ez da onartuko inolaz ere gizonezko-gizonezko konbinaketa. Erronkaren lehen zatia bikoteko partaide batek egingo du eta bigarren erdia, ordea, beste partaideak.

 

Gogoan izan, izen-ematea otsailaren 1etik apirilaren 4era bitarte gauzatzeak prezioan deskontua dakarrela. 

Dortsalik gabe ez geratzeko, adi egon asteartera. Izen-eman dezakezu www.ehmendierronka.eus edo www.kronoak.com helbideetan.