Aurkezpena

Ongi etorri Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) mendi lasterketaren X. ediziora.

Gure lasterketa, kirol ekitaldi hutsaz gain, aldarrikapena ere oinarrian daraman lasterketa da, izan ere, mendi lasterketa eta euskal mendizaletasuna sustatzeaz gain, euskal selekzioen ofizialtasuna, Mendialdea-Aralarko inguruaren garapena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea), euskararen sustapena, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesean eragitea ere hasieratik gure buruari jarritako “erronka” bihurtu ziren.

Iaz bezela, 2024.urteko ekitaldian ere bi modalitate desberdin ditu gure lasterketak:

  • EHME lasterketa (traila): Lasterketa honek 67 km. eta 7.200 metroko desnibel metatua izanen ditu Mendialdea-Aralar inguru menditsu ikusgarrian barrena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea). Hasiera eta helmuga puntuak Leitzan izanen dira.
  • EHME errelebo-lasterketa: EH Mendi Erronka lasterketaren ibilbide berdina izanen du, baina emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz bikoteka erreleboetan egin ahal izango dena, bietako batek, gutxienez, emakumea izan behar duelarik. Lehenengo lasterkariak irteera puntutik Putzuzarreko anoagunerainoko zatia eginen du. Putzuzarren erreleboa eman beharko dio bikoteari eta bigarren horrek Putzuzarretik Leitzako helmugaraino geratzen den zatia eginen du.

Kokapena: Mendialdea-Aralar

Kontaktua

    Izena (beharrezkoa)

    E-posta (beharrezkoa)

    Gaia

    Mezua (beharrezkoa)