Udazkenak gure bazterrak koloreztatzen dituen honetan, iritsi da hainbesteko ilusioarekin ematen dugun berria emateko momentua: badator X. EHMEko edizioa!!!
Ongi apuntatu zuen egutegian: 2024ko ekainaren 1a.
Iaz indarrez itzuli ginen, bi urtez pandemiak lasterketa bertan behera uztea behartu gintuenetik. Eta iazko indarrak emandako fruituak dira hain zuzen ere urteroko kirol hitzordu honen alde bailara oso bat auzolanean jartzeko elikagaia.
Pixkanaka informazioa ematen joango bagara ere, kontutan izan bakarkako ohiko modalitatea (ultra, 67km) edo erreleboen modalitatea mantenduko ditugula. Garbi duzu zeinetan aterako zaren?
Mendizaletasuna, auzolana eta ofizialtasuna maite dugu. Eskerrik asko aldarrikapen hauen eta EHME komunitatearen parte izateagatik.