Datorren azaroaren 15ean (igandea), goizeko 8etan EH MENDI ERRONKA XIII. edizioaren izen-ematea zabalduko dugu. Bi aukera izango dira lasterketan apuntatzeko: Ultra 67km-koa eta errelebokako lasterketa. Bigarren aukera honetan gutxienez bikotea osatzen duen bat emakumea izan beharko da, hau da, emakume-emakume edo emakume-gizonezko bikoteak osatu ahal izango dira. Ez da onartuko inolaz ere gizonezko-gizonezko konbinaketa. Erronkaren lehen zatia bikoteko partaide batek egingo du eta bigarren erdia, ordea, beste partaideak.

Dortsalik gabe ez geratzeko, adi egon igandera. Izen-eman dezakezu www.ehmendierronka.eus edo www.kronoak.com helbideetan.