Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna. 1930.ean lehen aldiz ospatu zenetik ibilbide gorabeheratsua izan du Egunak berak, baita euskarak berak ere. Are gorabeheratsuagoa euskararen ibilbide historiko osoari erreparatuz gero, gainera etorri zaizkion zailtasun guztiei tinko eutsi baitio hizkuntzak lurralde honetan.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara, beraz, baina urteko egun guztiak ditugu euskararen eguna. Egunero erabiltzeko dugu hizkuntza, horrexek iraunarazi du euskara gaurko eguna arte, eta horrexek, besteak beste, iraunaraziko du etorkizunean.

Euskal Herria Mendi Erronkak, ezin izan zitekeen bestela, bere hastapenetatik adierazi du euskararekiko konpromiso argia, eta gure hizkuntza da, hain zuzen ere, lasterketa honek sustatu eta indarrean jarri nahi dituen balioetako bat. Euskararen Nazioarteko Egun honetan konpromiso horri berretsi egiten dugu, eta horrekin bat egitera dei egiten diogu gure lasterketarekin bat egiten duten lasterkari, parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei.