Azaroaren 15eko goizeko 10:00etatik maiatzaren 16ko 22:00ak arte X. Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan izena emateko aukera izango duzue. Hiru leku hauetako batean klik eginda apuntatu zaitezkete:

Bi modalitateen inguruko araudiaren inguruko informazio osatuagoa izen-emate guneko dokumentazio atalean eskuratu ahal izango duzue. 

Gogoan izan guztira 620 dortsal bakarrik daudela (500 ultra lasterketarako eta beste 120 erreleboetako lasterketako bikoteentzat). Eskuratu zurea amaitu aurretik!

 

Horretaz gain, ospatzeko beste arrazoi bat ere badaukagu: aurten lehen aldiz historian, nafarroako mendi eta eskalada federazioak eta euskal mendi federazioak bat eginda, EHME EUSKAL HERRIKO ULTRA TXAPELKETA izango da! 

Urteetako lana bere fruituak ematen hasi da, gozatu dezagun!